We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Mapa eta lurraldea

by mamu

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Cassette + Digital Album

    Kolorean tanpografiatuako kasetea, 6 orriko liburuxkarekin. Barne diskoaren deskarga! | K7 tampografiado en color, con libreto de 6 caras. Incluye descarga del disco. | Pad printed cassette with 6-page booklet. Includes album download.

    Images, design and layout © Iñaki del Olmo

    Includes unlimited streaming of Mapa eta lurraldea via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days
    edition of 100 
    Purchasable with gift card

      €10 EUR or more 

     

1.
Esnatu naiz ta ez dut hitzik esateko, beste egun bati tronbila desegiteko. Norenbeste naizen asmatzearen jokoan ausaren jostagarri naizela sentitzen dut, eta metroan, zuen begiradek sastatzen naute, isilka. Odolustu banakz xedea suspertzeko, ametsa iraungi bazait zahartu ahal izateko, azalean zarakartu zaidan pertsonaia nor da? Autoerruki likatsuan beratzen zitaldu naiz, eta hogeitamaika urteren akabuan ez dakit nor naizen, ezta nora noan Nola errairik eman soilik oskol banaiz? Nola baretu itsasaldi bortitza? Santutxuko kale grisek gorde euria, garondotik isuriaz egia erdiak; lokaleko hormari aspalditik garrasika nabil baina ez zaio jaregin eratzunik oraindik. Nola errairik eman soilik oskol banaiz? Nola baretu itsasaldi bortitza?
2.
Doniene 02:25
Espaloi hutsetatik galopan bizikleten gainean zaldun airean goaz, arnasten kresala Ume hezurtsuen samalda bat abuztuko goiz erre hontan aldapan gora, egarri ikasteko jatorriko urak edateko Donieneko arkupeetatik ur harrotuen sabelera amiltzen gara, beldurra hiltzeko asmoz Garaitezin plantak egiten, laguntza eskatzeko eskua luzatzen, ausarik ez dago Lepo gazi ta aurpegi hezeetan azalberritzearen egia: ez gara inoiz izango izan giren berdinak
3.
Usakabi 03:20
Ez dut inoiz gustuko izan aireportua ordu txikietan, taxien urruma geldoa ta turisten hotsak Oraindik zu garau bat baino ez, hegan zeru bipilean Hemen nauzu atarian, beldur guztiak lepoko zure begien zain Ta zure erbeste den hizkuntza zahar hontan hainbeste nahi nizuke esan... Distantziaren zerga ankerrak itzuriaz zatoz nigana, adio guztien garrama eztarrian, altzifreetatik behera Zutik dagit usakabian errari zure begien zain Ta zure erbeste den hizkuntza zahar hontan nahi nizkizuke eskaini berba ederrenak eta esan salbu gaudela denbora errukigabea ordaintzen irautetik; baina egia esan ziur ez banago ezertaz behar zaitudanaz besterik Ta zure erbeste den hizkuntza zahar hontan erakutsi nahi dizut moldatu nauten arroen sakona, mendien gailurra, kaleen herstura, gurpilen karraska asfaltua urratzean zure begien zain
4.
Ustez tolesgabe, zuria izatez; eztabaidan beti sumin guzti hau agortu arte Gauza guzti hauek, eta gehiago... Intelektual antza, argudio sobera, ideologia zatikatzeko mihi zorrotza Plantaz iraultzaile, barrutik hutsune, kamaleoiaren trebetasunez kolorea aldatzen Gauza guzti hauek deskribatzen banaute, nor naiz seinalatzeko inor? Arima zurruntzekotan jakin gogoratzen enpatiaz jokatzeak beti merezi duela
5.
Nor naiz 02:43
Luze doaz orduak ezerezaren deman luze doaz benetan Ezerezaren deman agintari eskasa guda honen abarrotsak itotzen nau erantzun bakarra duen misterioak, miseriaren muinaren jatorriak itotzen nau, erantzun: nor naiz? Ahaztu aldi batez zauriak momentuan galdu Memoriaren zingira antzuan galdu Eta gogora ekarri adriano seigarreneko harlauzen lerrokadak eta autobus paradak eta putzuak Eta momentu lotsagarri ororen zigorra bizkarra miazkatzen Oraindik ez dakit nor naizen
6.
Abere 04:09
Arauen doinuari otzan, bertsio ofizialaren eliztar sinesberak; artaldekeriak doan opatzen dituen aitzakien abere Askatasunaren guru teoria pitzatuen ezpalez ahulak sastatzen; errealitatea tolestuz, ifrentzuan bilatzeko irudikerien errautsak Indibidualismoaren abere egiarengatiko deman, lehenengo zartada nork emango; zurrunduz noa nire mugak iritzi arrotzek har nazaten baino lehen ezer sinistu ezinik, fikzio bat bizitzeko prest. Iritzirik izateak duen ordain zitala Denok gara beti abere, bakardadearen abere
7.
Olatuak Egian, farolei miazka eta Gartxoten hitzak hausnartzen euripean: “bihotza mahai gainean jartzeko gai garen aldietan izaten da gardenen dioguna”. Ta Urumeak ibarretik pasatzean jaurtitzen dizkidan aparretan sentitzen dut konfesio nahi bat Haize boladak Amaiurko gazteluan, arrano beltzen hegapean, aurrietan idatziak hainbesteren patuak Ipar atzemanaz besterik ezer izango ote garen besteen hitzetaz biluztuz Autoaren epelean goazela sortzen den isiltasuna gorazarrez ernari da, ta Baztango sabeletik irristaka tximiniei darien kedarretan sumatzen dut askatzeko behar bat Eguzki errea Bermeoko portuan, iraila odolusten doala, Iñigoren oroimenez larrosak jaurtitzen itsasora Kantauriaren urertzean uhinei harrika natzaiela igartzen dut heriotzaren hatsa lepoan

credits

released February 24, 2023

Written and performed by Jokin Erkoreka, Jon Txirapozu, Unai Luzuriaga

Recorded, mixed, produced and Mastered by Urtzi Iza @ Eten Espazio Sonoro

Cover art by Iñaki del Olmo ©

license

all rights reserved

tags

about

mamu Bilbao, Spain

Emocore from Bilbao, born 2023

Jokin Erkoreka: vocals & guitar

Jon Txirapozu: guitar & vocals

Alex Erkoreka: bass & vocals

Unai Luzuriaga: Drums
... more

contact / help

Contact mamu

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like mamu, you may also like: